Zer egiten dugu?

Gure helburu nagusia

Herritarrengan oinarritutako energia komunitateak sustatzea. Eta horretarako, beharrezkoa da energiaren sektorearen demokratizazioa bermatuko duen trantsizio ekologiko bat sustatzea herritarren eta tokiko eragileen protagonismoaren bitartez.

Nola lortzen dugu

Aldarrikapen politikoa

Europar Batasunari eta gobernuei eskatzen diegu energia-enpresa handien eta haien oligopolioen jarduera geldiaraztea, eta herritarrak trantsizio energetikoaren erdigunean jartzeko. Badakigu pertsonek (bakarka, baina baita eta bereziki elkarte, toki-erakunde, kooperatiba eta enpresa txikien bitartez) sistemari buelta emateko ahalmen handia dutela.

Politikan eragina izateko gure aldarrikapen-lana neurri hauetan oinarritzen da bereziki:
  • Herritarren ekimenak eta energia berriztagarrien komunitateak izenaz ezagutzen direnak legez onartzea, energia-zerbitzuetako enpresen eta ohiko merkatuko agenteen parte-hartzeari muga argi eta zorrotzak ezarriz.
  • Herritarrak eta energia berriztagarrien komunitateak etorkizuneko klima- eta energia-politiketan sartzea, beraien forma edozein izanda, helburu lotesleekin.
  • Herritarren eta komunitateen energia-eskubideen errespetua bermatzea eta haien partaidetza ekitatiboa oztopatzen duten trabak ezabatzea.

Herritarren parte-hartzea

Guretzat ezinbestekoa da aliantzak sortzea herritarren eta kolektiboen artean. Horretarako, tokiko herri-energia-proiektu publikoak sustatzen ditugu, tokiko behar sozioekonomikoei erantzuteko asmoz, partaidetza boluntario, autonomo, demokratikoki kontrolatu eta irekian oinarrituta, eta pertsona bakoitzaren partaidetza ekonomiko justu eta ekitatiboarekin. Uste dugu proiektuak herritarrengandik datozenez, horiei buruzko erabakiak modu demokratiko eta pluralago batean hartuko direla.

Bereziki:
  • Herritarren ahotsa sustatzen dugu, arduradun politikoek trantsizio ekologiko justu bat bermatzeko erabaki egokiak har ditzaten.
  • Energia komunitateak bezalako tokiko energia proiektu publikoak sustatzen ditugu, tokiko behar sozioekonomikoei eta ingurumenarekin lotutakoei erantzun bat emateko.
  • Lurralde osoko komunitate-energia ekimenen arteko praktika onen elkar ezagutza errazten dugu.
Scroll to Top